Ikasturtea / Ikasturtearen hiruhileko bat Irlandan

AURKEZPENA

Pertsona bakoitzari egokituta antolatu ohi dugu hiruhilekorako zein ikasturte osorako gure programa, eta gehienez ere 35 ikasle hartzen ditugu. Aspalditik ari gara lanean 15/16 ikastetxerekin, eta haien zuzendariekin harreman ona daukat.
Zuzenean ezagutzen ditut, gainera, ikasleak hartzen dituzten familiak.
Uztailean, hiruhilekoan edo ikasturtean ikasleak hartuko dituzten familiekin izan ohi gara ahizpa Susan eta biok.
Biotako bat, ahizpa edo neroni, taldearekin batera joaten gara Bilboko aireportutik Irlandan izango duten bizilekuraino, eta beste aireportuetatik joaten direnek, berriz, zain izaten gaituzte Dublingo aireportuan.

IKASTURTEA

Irlandan ikasturte osoa egiteko programak akademikoki, hizkuntza eta cultura aldetik murgiltzea dakar. Ikaslea familia batekin biziko da eta tokiko eskola batean ikasiko du, bertako ikasleekin.

IKASTURTEAREN HIRUHILEKOA

Ikasturtearen hiruhileko bat Irlandan igarotzeko programa, ingeles maila perfekzionatu nahi duten ikasleei zuzenduta dago, beren herrialdearekin loturak guztiz hautsi gabe, hiruhileko bakar batean. Horregatik, programa hau oso egokia da gaztetxoenentzat, eta atzerrian aldez aurretik beste esperientziarik izan ez duten ikasle horientzat.

Ikasleak Irlandan hasiko du ikasturtea eta Espainian bere ohiko eskolan jarraituko du, Gabonetako oporrak amaitu eta gero.

AUKERA BIKAINA HAINBAT ARRAZOIRENGATIK:
  • Ingelesa praktikatzeko, hobetzeko eta ingelesez jariotasun handiagoa lortzeko aukera.
  • Aukera ematen dizu kultura berri bat bizitzeko, beste jende mota bat, beste bizimodu bat ezagutzeko, eta lagun berriak egiteko; horrek, zalantzarik gabe mundu ikuspegia zabaltzen dizu.
  • Arlo pertsonalean heldutasuna lortzeko aukera ematen du: Parte-hartzaileak segurtasun handia hartzen du bere buruan, autonomoki egoera berriei aurre egin behar dielako.

Egokitze prozesua, beste helmuga batzuen kasuan ez bezala, nahiko erraza da. Irlandarrak, “iparraldeko latinoak” deitu ohi direnak, atseginak eta abegitsuak dira. Haien kultura eta geurea antzekoagoa da anglosaxoiena baino, eta parte-hartzaileak errazago egokitzen dira.



Programaren Deskripzioa

HELMUGA

EIRLANen koordinatzaileak ditugu herrialdeko hainbat eremutan: Donegal, Sligo, Mayo, Galway eta Monaghan konterrietan. Profesionalak eta adituak garen aldetik, geuk esleitzen dizkiegu ikasleei eremuak, ikaslearen profilaren, ikasturtearen, ikasgaien eta eskuragarri dauden plazen arabera. Matrikula egitean, ikasleak eta bere gurasoek zein lehentasun dituzten esan diezagukete, eta kontuan izango dira, halaxe beteko direnik ziurtatu ezin badugu ere.

KOORDINATZAILEAK IRLANDAN

Koordinatzaileek oso gertutik jarraitzen dute ikaslearen egokitzapena familia hartzailean. Funtsezkoa da parte-hartzaileak etengabeko komunikazioa mantentzea beren koordinatzailearekin, bere familia, eskola, osasuna, egoera animikoa… gaiekin lotura duten beharrezko alderdi guztiak aipatuz.

Askotan ikaslea ez da gai zer gertatzen ari den zehatz-mehatz interpretatzeko; gure koordinatzaileek, urtetan antzeko egoerak bizi izan dituzte, eta oso ondo dakite une jakin batean parte-hartzaileak urduritu ditzaketen gaiak bideratzen. Lehenik ikasleen erreakzio normala Espainiako familiarekin aipatzea da, baina familiak ez du egoerari dagokionez koordinatzailearen adinako ikuspegi zabal eta benetakoa, honek ingurunea, eskola, irlandar familia eta parte-hartzailea zein bere egokitze prozesua ezagutzen baititu.

FAMILIA

Familiak arreta handiz aukeratu den irlandar familia batekin bizi dira. Esperientziak erakutsi digu irlandar familia aukeratzerakoan, oinarrizko irizpidea irlandar ama dela, bera izango baita ikaslea bizitza berrira egokitzeko gakoa.

Ikasleak gogoan eduki behar du familiako kide bat gehiago bezala egin beharko duela elkarbizitza, eta ez dela gonbidatu bat balitz bezala hartuko. Ohikoak ez diren pertsona, ohitura eta hizkuntzetara egokitzeko hezkuntza esperientzia da. Familiak espero du ikasleak beren jardueretan parte hartuko duela, eta familian integratuko dela.

IKASTETXEAK

Eirlan-ek IKASTURTEAREN HIRUHILEKO ETA IKASTURTE OSOKO programak eskaintzen ditu, familiekin bizitzen, bi ikastetxe motetan: estatukoak eta kontzertatuak. Ikastetxeak izan daitezke: gizonezkoenak, emakumezkoenak, mistoak. Ikasleak iradoki ahal izango du zein ikastetxe mota nahiago duen, baina plazak egotearen mende egongo da.

Ikasleari gomendatzen zaio ikastetxeak antolatzen dituen kirol edo kultur jardueretan parte hartzeko, ikasturtearen beste ikasgai bat balira bezala. Jarduera mota horrek ikaslearen lagun taldeak handitzen laguntzen du.

IKASTURTEEN BALIOKIDETASUNA

IKASTURTEAREN HIRUHILEKO bat Irlandan egin eta gero, ez da beharrezkoa konbalidaziorik egitea. Ikasleak urtarrilean, bigarren hiruhilekoaren hasieran, ikasketak jarraituko dituen ikastetxean plaza eskatu beharko du.

Espainiaren eta Irlandaren artean, erdi-mailako ikasturteen baliokidetasuna ondorengoa da:

EspainiaIrlanda
Lehen hezkuntzako 6. maila6th class of Primary School
DBH 11st Year of Junior Cycle
DBH 22nd Year of Junior Cycle
DBH 33rd Year of Junior Cycle y Junior Certificate
DBH 44th Year of Secondary School
Transition Year
1st Year of Senior Cycle
1. Batx.5th Year of Secondary School
2nd Year of Senior Cycle
Batx. 26th Year of Secondary School
Leaving Certificate
3rd Year of Senior Cycle


EGOKITZAPENA, KOMUNIKAZIOA ETA BISITAK

Oso garrantzitsua da ulertzea programa hauek ez dutela soilik parte-hartzailean eragiten, familia osoan baizik.

Zenbait urteko esperientziak aukera eman digu guraso, anai-arreba eta abarrekin beren iritziak, sentimendu eta sentsazioak partekatzeko. Horrela frogatu ahal izan dugu Espainiako familiak ere egokitzapen prozesu bat bizi duela, eta hori lehen bailehen gainditu behar duela, parte-hartzaileari ez helarazteko.

Ikaslearekin gehiegi hitz egitea, telefonoz edo internetez (whatsapp, skype, etab.), ez da gomendagarria. Astean behin harremanetan egotea nahikoa dela ulertzen da. Harremanetan gehiegi egoteak ez dio ikasleari egokitzapenean laguntzen, eta bere Irlandako familiarekin duen harremanean ere eragin egiten dio; beraz, esan dezakegu telefono mugikorra erabiltzea guztiz kaltegarria dela.

IKASTURTEA egingo dutenen kasuan, eta familiako sentimenduek adierazten dutenaren kontra, programan zehar parte-hartzaileei bisita egitea kaltegarria da eta ez da inondik ere gomendagarria, behintzat lehen hiruhilekoan.

IKASTURTEAREN HIRULEKO baten kasuan, eta egonaldiari etekin handiagoa ateratzeko, oso komenigarria da opor hilabetea Irlandan igarotzea. Gure esperientziagatik baieztatu dezakegu, beren herrialdera sarritan itzultzen diren ikasleek, ez diotela programari etekinik handiena ateratzen.

ARRETA MEDIKUA

Parte-hartzaileek aseguru bat dute, istripu, gaixotasun, operazio kirurgiko, ospitaleratze, sendagai, eta abarri dagokionez. Hala ere, gaixotasun kronikoen edo bidaiaren aurrekoengatik sortzen dira gaixotasun edo lesioak, eta horiek gaiztotzen badira edo berriz etortzen badira, asegurutik kanpo geratzen dira. Gainera, parte-hartzaile guztiei eskatzen zaie, bere Europar Osasun Txartela egin dezatela Gizarte Segurantzaren bulegoetan.

Gaixorik sentitzen diren edo istripuren bat duten ikasle guztiek koordinatzaileari edo beren Irlandar familiari jakinarazi behar diote. Familia koordinatzaileak esleitutako sendagilearekin harremanetan jarriko da, berehala artatuko dio eta zer egitea komeni den erabakiko du.

DATAK

IKASTURTEAREN programa abuztu bukaeran hasten da eta maiatza/ekaineanamaitzen da.

IKASTURTEAREN HIRUHILEKO baten programa abuztu bukaera hasiko da eta abenduan amaituko da Gabonetako oporrekin.

Eirlan arduratzen da Espainiatik Irlandarako joan-etorriko hegaldiak kudeatzeaz. Parte-hartzaile taldeak heldu batekin egingo du bidaia, bai ikasturte hasieran, bai Gabonetan.

Eirlan-ek ez du bere gain hartzen hegaldian egon daitezkeen atzerapenak edo aldaketak, bere kontrolpetik kanpoko arrazoiengatik gertatzen bada.

DIZIPLINA

Ikasle guztiek barne arauak errespetatu behar dituzte, eta beren betebeharrak izango dituzte ikastetxeetan, azterketei, bertaratzeari eta jarrerari dagokionean, eta familiarekin harreman abegitsua eta errespetuzkoa mantendu beharko dute.

Ikasleak jarrera txarra badu, bai eskolan, bai familiarekin, “Probaldian” jarriko da bi astez. Denbora hori igarota, ikaslearen jarrerak hobera egin ez badu, programatik kanporatuko da.

Ikastetxeko zuzendaritzak parte-hartzailea ikastetxetik kanporatzen badu, Eirlanen IKASTURTEKO edo IKASTURTEAREN HIRUHILEKO programatik automatikoki kanporatuko da.



Izen-ematea

PARTE-HARTZAILEAREN PROFILA
  • ADINA: 12 eta 18 urte bitartean izatea.
  • IKASTURTEA: Irlandan LHko 6. Mailatik Batxilergoko 2. maila arte egin ahal izango da.
  • ESPEDIENTE AKADEMIKOA: Matrikulatu nahi den ikasturtearen aurrekoa gainditu izana, edo bigarren hezkuntzan graduatua izatea.
  • INGELES MAILA: Ikasketak ingelesez egin ahal izateko ingeles maila nahikoa edukitzea.
  • OSASUNA: Eirlan-ek jakinaren gainean egon beharko du ikasleak dietaren edo tratamendu bereziren bat eraman behar duen kasuetan, edota alergiaren bat… jasaten badu.
  • NORTASUNA: Motibazioa, heldutasuna, egokitzapen gaitasuna, eta abar kontuan izango dira.


ONARPEN PROZESUA ETA BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Interesa duten ikasle guztiek hauek egin beharko dituzte:

  • Elkarrizketa bat izan beharko dute beren guraso/tutore eta Eirlan-eko pertsona batekin batera.
  • Izena emateko formularioa bete beharko dute, eskatzen zaien dokumentazio guztiarekin.


IZENA EMATEKO DATAK

IKASTURTEAREN eta IKASTURTEAREN HIRUHILEKOAREN matrikula epea urrian zabaltzen da eta ekainean amaitzen da.

Data horien ondoren, ikasleak onar ditzakegu, plazak baldin badaude. Matrikula egiten denean, ikastetxeak udako oporrengatik itxita badaude, abuztuaren erdialdera arte baldinpean egongo da, orduan zabaltzen baitituzte berriz ikastetxeek beren bulegoak.



Prezioak

IKASTURTEAREN ETA IKASTURTEAREN HIRUHILEKOAREN PREZIOA IRLANDAN: kontsultatu

PREZIOAREN BARNEAN HAUEK SARTZEN DIRA:
  • Ikasturtearen matrikula Irlandako ikastetxe publiko edo kontzertatu batean.
  • Familia irlandar batean egonaldia.
  • Eirlaneko langileek hegaldietan laguntzea.
  • Irlandan aireportutik etxerako bidea ikasturte hasieran eta amaieran.
  • Testu-liburuak (ez eskolako materiala).
  • Uniformea, hauek barne:
    • Neskak: gona, jertsea, 2 alkandora eta gorbata.
    • Mutilak: galtzak, jertsea, 2 alkandora eta gorbata.
  • Bi kasuetan, berokia barne izango da, uniformearen parte baldin bada.
  • Etengabeko zaintza akademikoa eta familiarra, Irlandan dauden koordinatzaileen aldetik.
  • Aseguru medikua, istripuena, erantzukizun zibilekoa.


EZ DIRA SARTZEN PREZIOAREN BARNE:
  • Espainia eta Irlanda arteko hegaldiak.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak, eskolako matrikulan sartzen ez direnak. Hauek izan daitezke: ibilaldiak, ikasketa bidaiak, fotokopiak, hiztegiak, takilaren alokairua.
  • Irlandan aireportutik egindako edozein bidaia, Eirlanek adierazitako datetan ez denean.
  • Eskudirua.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak, esaterako kirolak, ikastetxearentzat nahiezkoak badira ere.
  • Ingelesa indartzeko eskolak, koordinatzaileak beharreko ikusten baditu.
  • Ikasgai bakoitzaren eskolako materiala.
  • Selektibitateko matrikularen gastuak eta espedientearen lekualdaketa egiteko gastuak, 2. Batxilergoko ikasleentzat.
  • Uniformea: gimnasiako uniformea, zapatak, galtzerdiak eta leotardoak, eta berokiak ez badira uniformearen barne sartzen.
es | fr

The Four Courts, Dublín
The Four Courts, Dublín

Big Fish, Belfast
Big Fish, Belfast

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

Canadá
  Abadía de Kylemore, Co. Galway
Kylemore-ko Abadia

Temple Bar, Dublin
Temple Bar, Dublin

Bunratty Castle, Limerick
Bunratty Castle, Limerick Aran Islands
Aran Islands

Playa
Hondartza

Acantilados, Co. Mayo
Mayo Konderriko Itsaslabarra The Four Courts, Dublín
The Four Courts, Dublín

Big Fish, Belfast
Big Fish, Belfast

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

The Four Courts, Dublín
 

Canadá
  Abadía de Kylemore, Co. Galway
Kylemore-ko Abadia

Temple Bar, Dublin
Temple Bar, Dublin

Bunratty Castle, Limerick
Bunratty Castle, Limerick Aran Islands
Aran Islands

Playa
Hondartza

Acantilados, Co. Mayo
Mayo Konderriko Itsaslabarra
 
      
EIRLAN
Gran Via 23, entre 7 20001 Donostia/San Sebastian (Gipuzkoa) -
Tel. 943 242 563 - 696 395 856
info@estanciasirlanda.com


 
Aldor Internet web garapena